Zein da Hernanin bizi diren 2.674 gazteen arteko harremana?

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 7a

Hernaniko gazteriaren egoe­ra zein den jakin nahi du Udalak. Diagnosia egitea da asmoa, eta horretarako partaidetza prozesua jarri du mar­txan. Aztikerren lagun­tzarekin, hainbat saio egiten ari dira herrian. Gaurkoa bigarrena izango da, eta gazteen arteko harremana izango dute aztergai. Zinkoe­nean elkartzeko deia egin dute, 18:00etan.

Hernaniko zenbat gazterekin duzu harremana?
Udalak azaldu duenez, Her­nanin 15 eta 29 urte bitarteko 2.674 gazte bizi dira. Gaurko saioarekin aztertu nahi dute, gazteen arteko harremanak sortzen duen kezka. Kezka hori 19 urteko emakume batek esandakoan ikus liteke: «herri kuadrillista da Hernani. Kuadrilletan  separatuta bizi gara, ez gara elkartzen». Hain­bat galderei erantzuna ema­ten saiatuko dira gaur: «zen­bat gazterekin duzu harre­mana? Nolakoa da gazteen arteko harremana? Zein onu­ra izan dezake bestelako ha­rreman eredu bat garatzeak? Eta hernanirentzat?».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!