Txantxangorri elkartean loteria salgai
Urtero bezala, Txantxangorri Elkarteak Gabonetako Loteria jarri du salgai bere bazkideentzat. Partizipazioren bat nahi duena, pasa dadila elkarteko lokaletik abenduaren 7a baino lehenago. Ordutegia da: asteartetan 19:00tik 21:00etara eta egunero goizez.
Berriak elkarteak 33.133 zenbakia salgai
Berriak merkatari eta ostalari elkartearen Gabonetako Loteria ere erosi daiteke dagoeneko Berriakeko denda eta tabernetan. Aurtengo zenbakia da 33.133 eta partizipazio bakoitzak 5 euro balio ditu.
Dobera Euskara Elkarteak 26.470 zenbakia
Dobera Euskara Elkarteak salgai du Gabonetako loteria. Bost euro balio ditu; lau jokatzen dira eta euro bat elkartea laguntzeko da.
CD Hernaniko Gabonetako Loteria prest
CD Hernaniko loteria ere dagoeneko salgai dago ohiko puntuetan: Konde kioskoa, Gunea, eta atletismoko elkartean bertan (Gabriel Zelaia 2, behea). Partizipazio bakoitzak 5 euro balio ditu eta aurtengo zenbakia 16.244 da. Aurten, berrikuntza bat ere badago: Ibai Mendik Ternua markako plumifero bat eman du eta zozketatu egingo dute.
Loteria salgai, Goiz Eguzkin
Gabonetako loteria salgai dago Goiz Eguzkin. Astelehen, asteazken eta ostiraletan erosi daiteke, 16:00etatik 18:00etara. Horretarako, kuota ordainduta edukitzea beharrezkoa da, eta bazkide bakoitzak 10 euroko partizipaziorako eskubidea izango du.