Sarara joateko, txartelak salgai

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 6a

Ereñotzuko Udazken Kulturalaren barruan, Sarako kobazuloetara egingo dute bisita, larunbatean. Txartelak eskuragarri daude Auzo Udalean. Apuntatzen direnak, goizeko 10:25etan egon beharko dira Ereñotzuko autobus geltokian, eta bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du. Sarako herria bisitatuko dute aurrena, eta 13:45etan abiatuko dira kobazuloetara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!