Zinea eta tertulia, Aita Orkolagak ekaitzekin zuen lotura aztertzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 5a

Euskadiko  lehenengo egu­ral­di gizona bezala ezagutzen da Juan Miguel Orkolaga, ‘Aita Orkolaga’. Hernanin jaio zen 1863an, eta txikitatik erakutsi zuen eguraldi kontuekiko zuen zaletasuna. 100 urte bete dira aurten hil zela, eta AEMETek ekintza ugari antolatu ditu, omenaldi gisa.

Zinea eta tertulia, gaur
Ekaitz eta denboraleen ira­gar­le gisa egin zen famatu Ai­ta Or­ko­laga, eta horren harira, Galer­na, la tormenta desco­no­cida pe­li­kula ja­rriko dute gaur Biterin. 19:30etan hasiko da pelikula, eta ondoren tertulia eta ma­hainguruan antolatu di­tuzte, luze eta zabal hitz egiteko.

Erakusketa, Biterin
Bestalde, aste osoan zehar erakusketa jarri dute Biterin.  18:00etatik 20:00­etara daude ikusgai Orkolagaren liburu eta artikuluak, gertakizunen a­r­gaz­­k­iak, bizi­tzako pasart­e­ak... Metereologian erabiltzen diren tresnak ere, ikusgai egongo dira: plubiometroak, nobog­rafoak, ter­mohi­drogra­foak, psikometroak... Eta bereziki bat da preziatua: Orkolagak berak erabili zuen barografo bat.

Meza eta kontzertua, igandean
Eguraldi gizona izatez gain, apaiza ere bazen Aita Or­ko­la­ga. Bi bokazioak uztartu zi­tuen, bizitzan zehar.
Beraz, omenaldien itxiera gisa, meza izango da igandean Agustinetan. 12:00etan hasiko da, eta Parrokiko abesbatzak lagunduta emango dute. On­doren, Ozenki abesbatzak kon­tzertua eskainiko du, Imanol Kamiok zuzenduta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!