Mintzodromoa, euskeraz aritzeko topagunea

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 6a

Euskeraz hitz egiteko gune edo tartea izango da aurten ere Mintzodromoa. Eus­kararen egunaK  ekimenaren barruan antolatu dute abenduaren 1ean, eta bi saio izango dira: 10:00etan eta 18:00etan.
Joan den urtean antolatu zen aurreneko aldiz, eta 150 lagunek hartu zuten parte: «giro ederrean aritu ginen, euskeraz hitz egiten, goiz eta arratsalde».  Euskera irakasleak, ikasleak... elkartu ziren; izan ere, horixe da Min­tzodromoaren helburua, euskeraz dakiten guztiak elkar­tzea: ikasten ari direnak, euskaldun zaharrak...
Izena emateko epea astelehenean zabalduko dute eta hilaren 23a arte dago aukera. Horre­tarako: 943 331 896  edo euskaltegi@hernani.net.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!