Etorkinen egoeraren berri eman, herritarrak sentsibilizatu eta beste hainbat helbururekin, ekimen ugari antolatzen ditu AMHERek urtean zehar. Horietako bat da Inmigrazinea 2014.
Azaroan zehar hiru pelikula proiektatuko dituzte Sandiusterrin, eta ondoren aukera izango da hoien inguruan hitz egin eta gogoeta egiteko. Pelikula guztiak 19:00etan hasiko dira, eta sarrera doakoa izango da.
‘14 km’, bihar
Bihar iluntzean izango da aurreneko proiekzioa 14 km pelikularekin. 14 kilometrok banatzen ditu Afrika eta Europa. Miloika lagun daude Afrikan, helburu bera dutena: Europara iristea. Bidean, traba ugari dituzte ordea. Buba Kanou, Violeta Sunny Sunny eta Mukela Kanou dira horietako hiru. Hauen bidea nolakoa izan zen ikusteko aukera izango da, bihar.
‘En este mundo’, azaroaren 14an
Britania Handian bizitzea dute amets Enayat eta Jamal gazteek. Peshawarreko errefusiatu kanpamenduan bizi dira. Londreserako bidea hastea erabaki dute, baina ez da erraza izango. Bidean traba bat baino gehiago topatuko dituzte. Eta arazoak izango dituzten zenbait herrialde ere, pasa beharko dituzte: Iran, Turquia, Italia eta Frantzia.
‘La jaula de oro’, azaroaren 28an
Nekazari girotik atera diren bi mexikar gazteren bizitza kontatzen du La jaula de oro pelikulak. Gazte indigena bat bidelagun izango dute, hasieratik. Elkarrekin biziko dute milaka pertsonek sufritzen duten arriskua. Bizitza hobeago baten bila abiatuko dira, eta bidean beldurra, elkartasuna, mina bezalako sentimenduak azaleratuko dira.