Proposamenak aukeratzeko azken egunak

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 6a

‘Hernani erabaki’ prozesua azken txanpan da. Bilera guz­tiak bukatuta, oraindik ere bada proposamenak aukera­tzeko tartea. Hernaniarrek 33 proposamen lehenetsi zi­tuz­ten, eta horietatik 10 aukeratu behar dituzte orain. Azken 10 horiek izango dira hain zuzen 2015eko Udal Au­rrekontuetan kontuan hartu­ko direnak.
Proposamenak aukeratze­ko azken eguna bihar da, eta horretarako bi aukera daude: Biterin, Kiroldegian edo Udal­ean dauden buzoira bota; edo www.hernani.net web orrian dagoen galdetegia bete. Auke­ratutakoak ikusgai jarriko di­tuzte azaroaren 19an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!