Emakume bat erahil zuten atzo Gasteizen. Hori salatzeko, eta Emakumeen Mundu Martxan adostutako protokoloarekin bat eginda, kontzentrazioa deitu dute bihar Udaleko Berdintasun Kontseiluak eta Bilgune Feministak. Plaza Berrin izango da, 19:00etan, eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete.