Beldur Barik lehiaketa antolatu dute aurten indarkeria sexistaren kontra. 12 eta 16 urte bitarteko gazteei dago zuzendua, eta ikusentzunezko lanak egin behar dituzte. Bertan erakutsi behar dute nola egiten dieten aurre, mutil eta neskek, ezberdintasun egoerei, Beldur Barik jarrerarekin. Bakarka edo taldeka hartu daiteke parte, eta azkeneko eguna azaroaren 12a da: jarrera@beldurbarik.org.