«Eskerrik asko festetan parte hartu eta lagundu duzuen guztioi»

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 5a

Giro ederrean pasa dituzte aur­ten ere Txantxilla auzoko jaiak. Urriaren 25ean ospatu z­i­tuzten, egun osoko egitara­ua­­re­kin. Jai Batzordeak, lerro hauek aprobetxatu nahi ditu eskerrak emateko: «es­kerrik as­ko festetan parte hartu ze­nuten guztioi, lagundu zuten erakunde, saltoki eta be­re­ziki auzotarrei. Az­ke­neko hauek gabe ez genuke lor­tuko aur­ten ere arrakasta­tsuak izan diren festa hauek aurrera ateratzea». Errifako zenbaki saritua ere atera da eta Jabier Arra­ztiok jaso du 150 euroko saria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!