Hernaniko gaztetxoek aisialdirako leku aproposa dute Gazte Txokoan. Ateak zabalik dituzte 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat, bertaratu eta ondo pasatzeko. Horretarako, ekintzez josi dute hasi berri den hilabetea: astelehenetik igandera, egunero izango da zer egina eta zerekin gozatua.
Bi irteera antolatu dituzte azaroan, nobedade gisa. Hilaren 16an izotz gainean patinatzera joango dira, Txuri Urdinera. Eta hilaren 22an Pio Barojara gerturatuko dira, eskalatzeko asmoz.
Tailerrak ere ez dira faltako: berrerabilpena, prebentzioa, mandala, eskulanak, sukaldaritza... Eta nola ez, txapelketek ere, izango dute lekua azaroan: pin-pong, play station, partxis. Aukera zabala beraz, arratsalde atseginak lagunartean pasatzeko.
Agenda
Azaroak 4 Wii bideojokoa
Azaroak 5-6 Berrerabilpen tailerra
Azaroak 7 Argazki rallyko sailk.
Azaroak 8 Berrerabilpen azoka.
Azaroak 9 Pin-Pon txapelketa.
Azaroak 11 Txu txun peta jolasa.
Azaroak 12-13 Kamiseta tailerra
Azaroak 14 Ai Laket tailerra.
Azaroak 15 Futbolin txapelketa.
Azaroak 16 Txuri urdinera irteera.
Azaroak 18 Play Station.
Azaroak 19-20 Berrerabilpen
tailerra.
Azaroak 21 Partxis txapelketa.
Azaroak 22 Eskalada Pio Barojan.
Azaroak 23 Txokolatada.
Azaroak 25 Mandala tailerra.
Azaroak 26-27 Papel Machez
eginiko kaskoa.
Azaroak 28 Just Dance salan.
Azaroak 29 Merienda tailerra.
Azaroak 22 Argazki rallyko sailk.