Errigorak martxan jarri du udazkeneko kanpaina eta Nafar hegoaldeko produktuez osatutako saski eder bat eskuratzeko aukera dago 50 euroren truke. Bertako ekoizleei laguntzeaz gain, ekarpen horren %25a Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara joango da. Saskiak eskatzeko epea azaroaren 12ra arte da. Eskatzeko lekuak: eskola, AEK eta Zipotza.