Asteburu txarra, senior mutilentzat

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 5a

Asteburu honetan, mutilen bi talde nagusiek bakarrik jokatu dute eta biek galdu egin dute. Euskal Ligako bigarren mailan, Mundarro-La Sallek 86-48 galdu zuen Bilboko Berrio Otxoaren aurka. Oso partidu txarra jokatu zuten: defentsan intentsitaterik gabe eta erasoan taldeko jokoa egin gabe. Bigarren laurdeneko minutu batzuetan bakarrik egon zen orekatua jokoa. Gipuzkoako lehenengo mailan, berriz, Mundarro-La Sallek 64-38 galdu zuen Alde Zaharraren aurka. Ondo ekin zioten partiduari, baina konfiantza gutxirekin, hainbat akats egin zituzten. Azpimarratzekoa da, Arrizabalagak egindako partidua. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!