Estatuko leku guztietatik, bufanda zatia

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 5a

Harituz lanean ari da azaroaren 22rako, genero indarkeriaren aurkako bufanda osatzeko. 156 m lortu dituzte oraingoz. Munduko hainbat herrialdetatik lortu dituzte zatiak eta espainiar estatuko lurralde eta probintzia guztietatik ere lortzea dute helburu. Hauek falta zaizkie: Ourense, Caceres, Huelva, Malaga, Teruel, Toledo, Guadalajara, Segovia, Burgos, Zamora, Ceuta eta Melilla. Hori horrela, bertako norbait ezagutuz gero, beraiekin harremanetan jartzeko eskatu dute: 630 678 474 (Isa).

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!