Pelbisa lantzen, Esperientziaren eskolan

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 5a

Harituzek martxan jarri du Esperientziaren eskola (asteartetan, 16:00-18:00) eta datorren asteartean pelbis-zorua landuko dute. Ordutegi be­rezia izango du, 18:00etatik 20:00etara. Datozen asteartetan, honako ikastaroak izango dira: zuzenbidea, etxeko biolentziaren inguruko legeak, historia... Horrez gain, aurreko urteetan bezala, elkartrukea egingo dute DBHko ikasleekin, 14-15 urtekoekin. Lau egunez ariko dira elkarri gauzak erakusten. Harituzeko kideek erakutsiko diete sukaldean aritzen, josten, plantxatzen... eta ikasleek teknologia berriak erabiltzen. Ikastaro eta saio guztiak dohainik dira eta herritarrei animatzeko dei egiten diete. Gizo­nez­koei ere egiten diete dei berezia. Eskola honen filosofia: ikasiz zahartu. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!