Diru laguntzak eskatzeko epea zabalik, berdintasun jarduerentzat

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 5a

Astigarragako Udalak ireki du epea diru laguntzak eska­tze­ko, Astigarragako esparru guztietan emakumeen partai­de­tza bultzatuko duten jar­due­rak lagunduko dituzte. Deialdi honetan parte hartze­ko aukera dute dirua irabaz­teko asmorik gabeko elkarte eta erakundeek, eta Astiga­rra­gan emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultza­tze­ko jarduerak garatzen dituztela egiaztatzen dutenek.

Jarduera desberdinak
Diru laguntzak jaso ditzaketen jarduera eta programa batzuk, honakoak dira: emakumeen autonomia, independentzia eta garapen integrala bultza­tzeko helburua dutenak, batez ere, diskriminazioa jasaten edo ja­sa­teko arriskuan daude­nak; emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde­ko jar­due­rak; berdintasuna­ren alde­ko prestakuntza-ekin­tzak; ema­ku­meenganako in­dar­keriaren pre­­bentzioari lotu­tako jarduerak...

Hainbat puntu baloratu
Diru laguntzak emateko mo­mentuan, hainbat puntu balo­ratuko dira. Puntu gehien ditue­na, hauxe: aurkeztutako progra­maren egitura eta kali­tate tekni­koa, dagoen beha­rra­ri bu­ruzko azterketa, hel­bu­ruen for­mulazioa, erabil­tzen den meto­dologia, propo­satu­tako jardue­rak, aurrekon­tua, kronograma, aurreiku­sitako era­gina eta jarraipen eta ebaluazioa egiteko bitarte­koak.

Azaroak 24, azken eguna
Diru laguntza eskaerak aurkez­teko epea azaroaren 24an bukatuko da. Eskaria behar bezala osatu gabe badago, eskatzaileek 10 eguneko epea izango dute beharrezko dokumentazio guztia aurkez­teko eta behar bezala osatzeko. Deialdi honetarako, 3.000 euroko diru poltsa dago. 
Informazio gehiago: www.astigarraga.net helbidean edo udaletxeko Erregistroan eta Gizarte Zerbitzuen sailean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!