Udalak alokairu sozialeko babes ofizialeko 7 etxebizitza zozketatuko ditu eta osatu du onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda. Lau kupo daude eta kupo bakoitzean onartutakoak eta baztertutakoak zeintzuk diren zehaztu dute. Zerrenda horiek ikusgai daude Udalaren web orrian (www.astigarraga.net) eta iragarki-taulan.
Alegazioetarako, 15 eguneko epea
Onartu ez direnei dagokienez, Udalak baztertzearen arrazoiak aipatu ditu. Dena dela, interesatuek beraien eskubideak defendatzeko egoki ikusten dituzten erreklamazioak egin ditzateke. Horretarako, 15 egun balioduneko epea ireki da. Erreklamazio hori, idatziz aurkeztu beharko dute Udal Erregistroko bulegoetan, adierazitako arrazoiak indartzeko beharrezko jotzen diren frogagiri guztiekin batera.