Arabar Errioxara antolatu du irteera Galtzaurrek. Guardiara (Laguardia) joango dira abenduaren 13an. Datorren astean apuntatu behar da: azaroak 10, 11 eta 12 (10:00-12:00). Guardiara joateko, 08:30etan abiatuko dira Astigarragatik. Hamaiketakoa egingo dute Marisa jatetxean eta 12:00ak baino lehen elizako kanpaiak entzun eta ikustera joango dira. Bazkaltzeko ordura arte, herria ezagutzeko aukera izango dute. Arratsaldean, Barbacanako putzu zeltiberiarra ezagutuko dute.