Martxan da Bizilagunak ekimena, SOS Arrazakeriak antolatua, eta AMHERek babestua. Asmoa da, bertako eta atzerriko familiak bazkari baten bueltan eseri, eta elkar ezagutzea. Aurreiritziak puskatu nahi dira, eta harremanak sendotu. Azaroaren 23an izango da ekimena, bi familietako baten etxean. Izen ematea irekia dago, eta familian, bikoteka eta lagunartean hartu liteke parte. Izena emateko:
943 32 18 11 edo info@mugak.org.