Banda Lehia antolatu du Haida tabernak, bere 20garren urteurrena ospatzeko. Edozein talde apuntatu daiteke, baldin eta kide bat gutxienez hernaniarra bada. Azaroaren 14ra arte dago epea zabalik. Izena emateko, idatzi mezua haidahop@hotmail.com helbide elektronikora. Sei bandak hartuko dute parte, eta gehiago apuntatuz gero, zozketa bidez erabakiko da, azaroaren 14an bertan, 20:00etan tabernan. Kontzertuak ostiraletan izango dira, azaroaren 21ean hasita, eta talde onenak 400 euroko saria jasoko du.