Ehiza garaia bete-betean da, eta azken asteetan izan den hego haizeak lagundu du oilagor pasean. Urriko azken asteburuan pasa ziren aurrenekoak Hernani, Urnieta eta Andoain gainetik. Ehiztariek ordea, ez zituzten nahi bezain beste bota. Argazkiko gaztea Richard Goya da, Txantxangorriko bazkide gazteena, hamar urterekin. Ehiza egunetan lagun izaten du Playaberri Jack, Setter arrazako txakurra. Argazkian ehizatutako oilagorra du eskuartean.