Kulturaz ezin beteago dator azaroa, eta barietate zabalenarekin, gainera. Zinetik hasi eta kantu saioetara arte, arlo guztiak ikutuko ditu hilabeteak: mendizaletasuna, dantza, literatura, musika, euskera, antzerkia... Ia egunero izango da zerbait, kultura gogoa asetzeko.
Zinea eta inmigrazioa, ostiral honetan hasita
Ohiko kultur ekitaldiez gain, beste asko ere izango dira azaroan. Zinea eta inmigrazioa ekimena, esaterako. Ostiral honetan hasita, hiru pelikula emango dituzte Biterin, AMHERek antolatuta.
Datorren astean, berriz, Mendizaleen Asteak hartuko du protagonismoa. Eta atseden tarterik gabe, Santa Zezilia iritsiko da, Musika Banden eta abesbatzen kontzertuekin. Tartean, Kantuz abesbatza ariko da, emanaldi berezi batean. Izan ere, abesbatzaren 25garren urteurrena ospatzen ari dira. Beste saio bat ere eskainiko dute: larunbat honetan, Gasteizko Oskarbi abesbatzarekin.
Antzerki Zikloa eta euskeraren astea
Antzerkiak ere izango du bere dosia, azaroan. Antzerki Zikloa antolatu dute, hilaren 18, 19 eta 20an, hiru saiorekin.
Eta hilabetea bere azkenetan denean, euskeraren asteari emango diote hasiera, azaroaren 29ko ekitaldian. Hurrengo egunean, kale antzerkia izango da, Kaxkoan.
Azaroko agenda
7, 14, 28 Zinea eta inmigrazioa: 14 kilometros, En este mundo eta La jaula de oro. AMHER. Sandiusterrin, 19:00etan.
8 Bigarren Eskuko Azoka, Atsegindegin.
8 Kalez Kale Kantari, Plaza Berritik, 12:00etan.
8 Erromeria. San Joan Konpartsa. 18:30-20:30.
10-14 Mendizaleen Astea. Mendiriz Mendi. Biterin.
15 Santa Zezilia Kontzertua. Hernaniko Musika Banda. Udaletxeko arkupetan, 19:30etan.
20 Musikalean. Hernaniko Musika Eskola Publikoko ikasleak. Kaleetan zehar, 17:00etan.
21 Santa Zezilia eguneko kontzertua eta diplomak banatzea. Hernaniko Musika Eskola Publikoko ikasleak. Biterin, 18:30etan.
23 Bizilagunak. AMHER.
25 Ipuin kontaketa. Maite Franko. Udal Liburutegian, 17:30 (3-4 urte) eta 18:00 (5-7 urte).
28 Akordeoi entzunaldia. Hernaniko Musika Eskola Publikoko ikasleak. Milagrosan.
29 Haurrentzat antzerkia: Lagunekin baratzean. Bihar txotxongilo taldea. Biterin, 11:00etan.
30 XXXV. ‘Pablo Lasa’ Artisautza Azoka. Gabiltza taldea. Plazan, 11:00-14:00 eta 17:00-20:00.
EUSKARAREN ASTEA (azaroak 29-abenduak 3)
29 Astearen irekiera ekitaldia. Txantxangorri elkartearen atarian, 13:00etan.
30 Kale antzerkia Kaxkoan zehar. 12:30etan.
Kantuz abesbatzaren urteurrena
8 Kantuz eta Gasteizko Oskarbi abesbatzen kontzertua. Milagrosan, 19:30etan.
22 Santa Zezilia kontzertua. Kantuz abesbatza, Goiz Eguzki abesbatza, Hernani eta inguruko txistulariak, Metal boskotea eta Ttarla dantza taldea. Atsegindegin, 19:00etan.
Antzerki zikloa
18 Happy end. Vaiven producciones. Gazteleraz.
19 Zazpi aldiz elur. Ttanttaka teatroa. Euskeraz.
20 Figuranteak. Ados teatroa. Euskeraz.
*Biterin, 20:00etan. Sarrerak, azaroaren 10etik.
Literatur Solasaldiak
11 Zaindari ikusezina, Dolores Redondo. Ane Mayozek gidatuta, euskeraz. Udal Liburutegian, 19:30etan.
12 Retrovisor, Martin Lopez-Vega. Jose Luis Canchok gidatuta, gazteleraz. Udal Liburutegian, 19:30etan.
Erakusketak
10 Aita Orkolaga. Erakusketaren bukaera. AEMET. Biterin, 18:00-20:00.
17-abenduak 1 Argazkiak, margoak eta muntaketak, Oscar Galiana. Biterin, 18:00-20:00.
Gazte Txokoa
9 Mahai-tenis txapelketa.
14 Ai-Laket (prebentziorako tailerra).
16 Txuri-Urdin izotz jauregira irteera.
22 Eskalatzera irteera (Pio Baroja).
26,27 Mache papera. Buruhaundiak.