Interneten euskeraz lana egiten dutenekin, hitzaldia

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 4a

Betor jardunaldien barruan, hitzaldia antolatu dute bihar Hernaniko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean. Be­tor jardunaldien helburua da, interneten euskeraz lan egiten duten enpresen berri izatea: «asmoa da, interneteko ekintzaile euskaldunen es­perientziak ezagutzera ema­tea, gure artean ezagunagoak izan daitezen».
Hi­tzaldia Galarretan izango da, Orona fundazioak bertan duen egoitzan, arratsaldeko 18:30etatik 19:30etara.

Wattio enpresa, gonbidatua
Biharko solasaldia Wattio en­presako kideekin izango da. Wa­ttio enpresak domotika sis­­tema adimentsuak sortzen ditu, energia aurrezten la­gun­tzeko. Interneten murgilduta dagoen enpresa da, eta erabiltzeko errazak diren aparatuak egiten dituzte; esaterako, etxeko termostatoa mugikorretik kontrolatzeko tresnak.
Bezeroarengana modu as­kotara iritsi izan dira, eta horren berri eman nahi du­te bihar: «hainbat modu erabili izan dituzte, esaterako, brikolaje saltoki haundiak, crowfunding kanpainak... eta orain gutxi AEBetan saltzen hasiak dira, Amazonen bidez. Guztia kontatuko dute bihar».

Plaza mugatuak daude
Hitzaldira joan nahi dutenek aurrez izena ematea komeni da. Izan ere, plazak mugatuak dira. Izena emateko edo informazio gehiagorako: www.euskadinnova.net, info@bicberrilan.com edo 943 00 09 99.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!