Auzotarrekin bilera egingo du gaur Gibelalde elkarteak. Txosten baten berri emango dute, traba arkitektonikoak eta mugikortasun arazoak biltzen dituena. Bileraren helburua da, denen artean aztertzea konpondu behar diren gauzak, eta zeri eman lehentasuna. Larramendi 11ko lokalean, 19:30etan.