Larunbat honetan, mosaikoa egingo du Gure Esku Dagok, Donostiako Zurriola hondartzan. Bertan parte hartzeko, tiketak salgai daude Hernaniko bi dendetan: Lurreko eta Oa. 5 euroan erosi daitezke, eta tiketa gorde egin behar da. Mosaikoaren egunean, tiketaren truke aterkia eta xira emango dituzte opari, Zurriolan bertan. Hernanitik, 500 lagun joatea espero dute.