Hernani Erabaki udal aurrekontuetan parte hartzeko prozesua bukatzear dago. Herritarrek azken egunak dituzte proposamenak aukeratzeko, azaroak 7ra arte: etxean jaso dituzten orriak bete eta Biteriko, Kiroldegiko edo udaletxeko postontzietan bota; edo www.hernani.net web orrian. Emaitzak azaroaren 19an aurkeztuko dira jendaurrean.