Ostegunean eman behar zuen epaileak, Ibon Fernandez Iradiren kasuko erabakia. Atzeratu egin dute epaia, ordea, lasartearraren beste osasun azterketa bat eskatu baitu epaileak. Horrela, datorren urteko martxoaren 26ra atzeratu du erabakia.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, senideei harrera
Aurreko egunean, urriaren 29an, gaixo dauden presoen senideei harrera egin zieten Gipuzkoako Foru Aldundian, Martin Garitano diputatu nagusiak eta Marina Bidasoro Giza Eskubideen zuzendariak. Bertan izan ziren Gari Arruarteren arreba eta Ibon Fernandez Iradiren gurasoak.
Lasartearraren epaiari egin zion erreferentzia diputatu nagusiak: «guk, instituzio garen heinean, gaixorik dauden presoak berehala libre uzteko eskatzen dugu». Halaber, Frantziako eta Espainiako gobernuen jokabidea kritikatu zuen: «salatu behar dugu gobernuek urratu egiten dituztela Giza Eskubideen Auzitegiak finkatutako eskubideak».