Neighbor bikotearen kontzertu eder bezain bereziarekin hasi du udazkeneko sasoia, Hernani’n Musik ekimenak. Maite Larburu hernaniarrak eta Josh Cheathamek, bluesa, folka edota doinu brasildarrak nahastu zituzten, euskerazko, ingelesezko eta gaztelaniazko kantuetan, eta tresna bitxienekin. Umorea, konplizitatea eta goxotasuna izan ziren emanaldiaren bereizgarri, ordu eta erdiko saioan.