Azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da, eta horren harira, mural margoketa herritarra antolatu du Hernaniko Txoko Feministak, hilaren 22an. Lehiaketa bidez aukeratuko dute, zein izango diren muralaren irudia eta leloa.
Edonork aurkeztu dezake bere proposamena, azaroaren 16ra arte. Adin mugarik ez dago, eta emakume zein gizonek hartu dezakete parte.
Marrazkiak edo irudiak, eskuz zein ordenagailuz
Marrazkiak edo irudiak izan daitezke, eta eskuz zein ordenagailuz egin daitezke. Hori bai, euskarri digitalean aurkeztu behar dira. Beraz, eskuz eginez gero, argazkia atera eta bidali beharko da. Leloa jartzea ere aukeran da: jartzen ez bazaio, egilearen eta Bilgune Feministako kideen artean aukeratuko dute egokiena.
Saria, sorpresa
Lehiaketaren gaia, noski, azaroaren 25eko salaketa eguna izango da: «uste dugu makumeengan jarri behar duela arreta eta indarra, erasoei aurre egiteko emakumeek duten gaitasuna aldarrikatzea izanik helburua».
Txoko Feministak, herritar guztiak animatu nahi ditu parte hartzera. Lanak, hernanikotxokofeminista@
gmail.com helbidera bidali behar dira, azaroak 16ra arte. Irabazlearentzat, sari sorpresa izango da.