Martxan dira Latsunbeberri auzoa eta Urbieta kalea lotzeko lanak. Azken egunotan ekin diete igogailua egiteko obrei, eta aurreikusten da 2015 urteko hasierarako bukatuta egongo direla: lau hilabete eta erdi iraungo dutela kalkulatu dute. Igogailuarekin, urtetan herritarrek egindako eskaera bati erantzungo zaio.
Igogailuak, 3 geltoki
Kiroldegia eta eskaileren artean jarriko dute igogailua, eta 3 geltoki izango ditu. Beheko sarrera Latsunbeberrin egongo da, eta goikoa Urbieta kalean, esne makinaren aurrean. Tartean, kiroldegiko frontoiaren emergentzia atearen parean geldituko da. 20 lagunentzako tokia izango du.