Partidu haundia jokatzea ez zen nahikoa izan

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 2a

Nabarmen egin du hobera Hernanik, azken asteotan, eta berretsi egin zuen atzo. VRAC indartsuaren kontra, oso maila ona erakutsi zuten hirukoloreek. Baita zailtasunak eman ere: bigarren zatiaren erdialdean, aurretik jarri zen Hernani (14-10). Baina azkenean, kanpokoak nagusitu ziren: 21-29.

Aurreneko zatian, Hernani nagusi
Hernani izan zen nagusi, aurreneko zatian, VRACen zelaian sartuta etengabe. Baina ez zuen lortu erasoak gauzatzerik, eta punturik gabe iritsi zen atsedenaldira: denbora beteta zela, zigor kolpea lortu zuen Quesosek, eta hori izan zen guztia (0-3).

14-10 aurreratu zen Hernani, bi entsaio lortuta, baina hortik aurrera, bere maila erakutsi zuen VRACek.

Markagailuari buelta
Atsedenetik bueltatu eta berehala, entsaioa lortu zuen Quesosek, eta 0-10 jarri zen. Baina amore ematetik urrun, markagailuari buelta eman zion Hernanik, bi entsaiorekin: Oier Garmendiak, pase bat bikain lapurtuta, eta Colladok. Biak pasa zituen Genuak, 14-10.
Hortik aurrera, ordea, bere maila erakutsi zuen Queso­sek, eta hiru entsaiorekin erabaki zuen lehia. Kontso­la­tzeko baino ez zuen balio izan Igor Etxe­berriaren entseguak (21-29).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!