Irabazi edo irabazi!

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 1a

Aukera paregabea du gaur Hernanik zauriak sendatu eta mamuak uxatzeko. Vallado­lideko VRAC Quesos Entrepi­nares taldearen kontra neurtuko dituzte indarrak, Landaren, 16:00etan. Joan den urteko txapelduna da VRAC, baina Her­nanik hortzak erakutsi izan dizkio, elkarren kontra jokatuko duten guztietan.
Aldaketa askorekin zelairatuko dira gaur VRAC taldeko kideak. Baja dezente izan dituzte joan den urtetik eta ez dute fitxaketa askorik egin, nahiz eta kalitatezkoak diren guztiak. Laugarren postuan daude, hiru partidu irabazi eta bi galduta.
Hernanik ez du partidu erraza, baina ausardiaz bete, eta irabaztera aterako dira beste behin. Joan den urtean, abenduan, sorpresa emateko zorian izan ziren, eta aurten lortzeko gogoz dira. Bide horretan, behar beharrezkoa izango dute zaletuen bultzada eta berotasuna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!