Bereziki gogoan izan zituzten hildako senide eta lagunak, atzo. Santu Guztien Egunez, lore eskeintza egin zieten falta direnei, eta kolorez jantzi zuten hilerria. Goizean goiz hasi eta iluntzera arte, herritar asko hurbildu ziren.
Ijitu familientzat, oso egun berezia
Oso egun berezia izaten da azaroaren 1a, ijitu familientzat: «egun seinalatua da guretzat, bihozmin haundikoa». Hildako senideak gogoan, hilerrian elkartzen dira: «jende asko biltzen gara, hildakoen familiakoak».
Egun osoa ematen dute bertan: «goizeko 08:00etan etorri eta arratsaldeko 18:00etara arte egoten gara hilerrian, hildakoak beilatzen».
Arimen Egunean, lau meza
Gaurkoa Arimen Eguna izango da, eta beste lau meza emango dira Hernanin: 09:00etan Agustinetan, 10:00etan Ereñotzun, 11:00etan Floridan, eta 12:00etako meza nagusia San Joan Bataiatzailea parroki elizan.