Auzolanerako deia egin dute hurrengo larunbaterako (azaroak 8). Goizuetatik Alkasoaldera doan bidea garbituko dute. Herritarrei dei egiten diete desbrozadora edota beharrezko beste tresnak eramateko eta auzolanera animatzeko. 08:00etan da hitzordua, plazan.