Saskiak eskatzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 1a

Errigorak berriz ere martxan paratu du bere kanpaina: Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka. Nafarroako hegoaldeko produktuz osatutako saskia erosiz, bertako ekoizleei bultzada bat eman eta Erriberako euskalgintzari lagunduko zaio, irabazien %25a Erriberako Ikastola eta euskaltegietara bideratuko baita. Dei egiten diete herritarrei animatzeko saskia erostera (50 euro). Amaia kafetegian edo eskolan eskatu behar dira azaroak 12 baino lehen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!