Gabonetako ludotekan, izen-ematea

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 1a

Xaguxarren Gabonetako ludoteka abenduaren 22tik urtarrilaren 5era izango da. Eta izen-ematea astelehenetik azaroaren10era izango da kultur etxean, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara.Haur kopurua mugatua da eta toki arazorik balego, azaroaren 14an zozketa egingo litzateke. Astigarragako haurrek lehentasuna izango dute. Prezioa: 40 euro. Zaintza zerbitzua ere izango da 08:30etatik 10:00tara. Prezioa: 20 euro. Informazioa: 943 33 50 64 telefonoan (goizez) edo info@xaguxar.org helbidean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!