Zizurkilen partidak, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 1a

Pilotari goizuetarrak, Zizurkilen ariko dira gaur 15:30etatik aurrera. Partidak: Salaberria (Goizueta)-Mariezkurrena (Berriozar)/Alberdi (Azpeitia)-Odriozola (Urnieta); eta Aizkorbe-Apezetxea (Umore Ona)/Salaberria-Albisu (Alde Zarra). Bihar, berriz, Gartzarongo semifinala jokatuko dute Salaberria eta Mariezkurrenak. Aurrekoetxea eta Martitegiren (Lemoa) aurka neurtuko dira 10:00etatik aurrera. Napar Jokuetako partidak ere izanen dira igandean, Donezteben: Aizkorbe-Apezetxea (Umore Ona)/Telletxea-Gascue (Erreka); eta Salaberria-Mariezkurrena (Erreka)/Etxeberria-Ruiz (San Miguel). Eta atzo, Errotxapeako finala jokatzekoak ziren Aizkorbe-Apezetxea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!