Santu Gutzien Eguna da gaur eta mezak izanen dira Aranon eta Goizuetan. Aranon 10:00etan eginen da eta Goizuetan 12:00etan eta 18:00etan. Hilerrietara ere joanen dira herritarrak gaurko egunez, falta diren senide eta lagunei loreak eramatera, besteak beste. Bihar ere izanen dira elizkizunak.