Maria Juana Huizi Leonet aranoarrak 100 urte bete zituen urriaren 22an. Bartzelonan bizi da, Karmeliten konbentuko erizaintza sailean. Gazterik joan zen Aranotik, monja sartuta, eta Bergako konbentuan bizi izandu da. Asteburuan bixitan izan ditu senitartekoak eta oso kontentu bueltatu dira, itxura onean eta oso buru argiko ikusi dutelako Maria Juana.