Ander Olaizola Apezetxea argazkilariak bere kamararekin ateratako irudi ederrekin bideo bat osatu du eta horixe ikusteko aukera izanen da gaur 19:00etatik aurrera, ganbaran. Euskal Herriko naturari ateratako argazkiak dira. Emanaldi honekin hasiko da Azaro Kulturala Goizuetan.
Wukron egindako lana mintzagai, ostiralean
Ostiralean, Etiopia-Utopia fundazioak Wukron egiten duen lana azalduko du. Bertan, elikadura eta ura arazo larriak dira oraindik ere, nahiz eta azken urteetan asko garatu.
Hitzaldiaz gain, Mikel Aristregiren Aingeruen hegaldia izeneko argazki erakusketa ikusgai egonen da.
Larunbatean, taldeen eguna eta antzerkia
Gaur zortzi, Umore Ona elkartea osatzen duten talde ezberdinek beren eguna ospatuko dute. Pilota partidak, koruaren emanaldia, futbito partida eta dantzariak izanen dira protagonista.
Arratsaldean, berriz, antzerkiaz gozatzeko aukera izanen da. Aresoko Harria antzerkia eskainiko dute. Aresoko herritarrek sortu eta antzeztutako lana da.
EGITARAUA
Gaur
19:00, Ander Olaizolaren bideo emanaldia, Ganbaran.
Azaroak 7, ostirala
19:30, Etiopia-Utopia fundazioaren hitzaldia: Wukro. Ganbaran.
Azaroak 8, larunbata
Egun osoan, Umore Ona eguna.
17:30, ‘Aresoko Harria’ antzerkia, ganbaran.
Azaroak 14, ostirala
19:30, Lidia Montesinosek Goizuetari buruko tesia aurkeztuko du Ganbaran.
Azaroak 15, larunbata
17:00, umeentzako jokoak plazan.
19:00, ‘Euskararen kate hautsiak’ David Anauten liburuaren aurkezpena Ganbaran.
Azaroak 21, ostirala
19:30, ‘Euskal Herriko altxorretan barrena’ Arkaitza Astiazaranen dokumentala, Ganbaran.
Azaroak 22, larunbata
18:00, ‘Sendabelarrak’ Maika Cerderaren hitzaldia, Goxalin.
Azaroak 28, ostirala
19:30, ‘Errimatuz garenera arrimatuz’ Oskar Estangaren ikuskizuna, Ganbaran.
Azaroak 29, larunbata
Feria: artisau, nekazaritza produktu eta azienda.