Mundarrok Orioko hartuko du gaur, etxean

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 1a

Mundarrok liderraren aurka jokatu zuen aurreko asteburuan eta ez zuen punturik eskuratzerik izan. Partidu zaila izan zuten urnietarren aurka, baina moreen azken minutuetako hankasartzeen eraginez iritsi zen batez ere porrota.
Gaur ere, ez dute aurkari erraza izango. Oriokoren aurka jokatuko dute, bigarren sailkatuaren aurka. Astigar­tarrek, ordea, etxean jokatuko dute oraingoan eta etxeko babesean, beraien jokorik onena erakustera aterako dira zelaira. 15:45etan izango da, Zarkumendegi zelaian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!