AEK euskaltegiak, Gurasolagun egitasmoa jarri du martxan eta gurasoei dei egiten die parte hartzera animatzeko. Egitasmo honetan, gurasoen artean talde txikiak sortuko dituzte, euskeraz dakitenak eta ikasten ari direnak elkartuz. Talde bakoitzak jarritako ordutegi eta egunetan, euskeraz hitz egiteko elkartuko dira. Izena, azaroaren 20a baino lehen eman behar da eskolako idazkaritzan edo telefonoz: 607 610 687 (AEK).