Beste hainbat herri eta auzotan bezala, Astigarragan ere, torturaren aurka mobilizatu ziren herritarrak ostegunean. Segiko kide izatea leporatzen dieten 28 gazteren aurkako epaiketak jarraitu du bi egun hauetan. Polizien deklarazioekin jarraitu dute, eta gazteek beraiek deituta egin ziren osteguneko mobilizazioak, torturaren eta epaiketa politikoen aurka. Bestalde, atzo libre geratzekoak ziren Loiolako Aske Gunean atxilotu zituzten 5 gazte auzipetuak.