Talde gehienek atsedena dute asteburu honetan eta talde nagusietako mutilek bakarrik jokatuko dute. Euskal Ligako bigarren mailan, bihar jokatuko du Mundarro-La Sallek Berri Otxoaren aurka. 18:00etan Bilbon. Gipuzkoako ligakoek gaur jokatuko dute Alde Zaharraren aurka, Benta Berrin (12:00). Irabazteko premia dute.