Sei ikastaro antolatu ditu Berdintasun Sailak, Jabetze Eskolen barruan. Izen ematea itxi da dagoeneko, baina ikastaro batean, astebete luzatu dute epea: Nire buruarekin esperimentatzen. Azaroak 7ra arte izango da aukera: Plaza Feministako bulegoan, 943 33 70 17 telefonoan edo maialen-a@hernani.net helbide elektronikoan.