Ongintzak eta Lahar elkargoak antolatuta, ikastaroa emango dute datorren asteazkenetik ostiralera, helduen jokaera aldaketei aurre egiten ikasteko. Azaroaren 5, 6 eta 7an, 17:00etatik 20:00etara izango da, eta debalde da. Izena emateko, deitu 943 55 78 54 telefonora.