Gure Esku Dagok, Gure Txokoa inauguratuko du bihar. 13:30etan izango da Joseba Barandiaran plazan. Gure Txokoa plazan egongo da eta bertan Gure Esku Dagori buruzko informazio guztia jarriko dute: kartelak, oharrak...
Mosaikorako tiketak
Horrez gain, bihar, azaroaren 8ko mosaikorako tiketak salduko dituzte, 12:00etatik 14:00etara. Tiket bakoitzak 5 euro balio du eta bakoitzak bere tokia ziurtatuko du horrela. Azaroaren 8an tiket zatia eraman beharko da eta Kursaalean egongo den postuan erakutsi beharko da. Trukean aterki eta kapa bat emango dute mosaikoan erabiltzeko. Mosaikoa goizeko 11:00etan izango da Zurriola hondartzan.
Tiketak, tabernetan
Tiketak erosteko aukera ere badago tabernetan: Ikatza, Pastoriza, Zipotza eta Ekaitzen, hain zuzen.