Lorerik ez da faltako gaur hilerrian, hildakoen omenez

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 1a

Santu Guztien Eguna da gaur eta hildako senide eta lagunak bereziki gogoan izaten dira gaurko egunez. Urtero bezala, hilerrira joan-etorria egingo dute askok eta lore eskaintzak ere ez dira faltako. Ohi den bezala, lorez jantziko dira hilerriak. Adituen esanetan, gladioloak eta krabelinak erosi ohi dira gaurko egunez, baina beste lore mota ugari ere aukeratzen dira gaur egun. Lore sortak eta zentroak izaten dira gehienek aukeratzen dituztenak.

Mezak, gaur eta bihar
Gaur, hiru meza izango dira: 08:15etan kapillan, 10:30etan elizan eta 12:00etan kanposantuan. Bihar ere izango dira, hil­dako guztien omenez: 08:15e­­tan kapillan, eta 10:30etan eta 12:00etan elizan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!