Ikastaroa, adinekoak zaintzen dituztenentzat

Kronika - Erredakzioa 2014ko azaroaren 1a

Ereñotzuko Auzo Udalak eta Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patrona­tuak, ikastaro bat antolatu dute menpekotasuna duten pertsona helduen zaintzaileen­tzat. Sendian Programaren barru­an da. Ereñotzun, presta­kuntza ikastaroa egiten den lehenen­go aldia izango da.
Auzo Udalak animatu egin nahi ditu bertako herritarrak  for­ma­kun­tzan  parte hartzera. Ikas­taroaren helburua da, zaintzai­leek gaitasuna lortzea ahalik eta arreta onena eman diezaieten  per­­tsona helduei. Zaintzaileen egoe­ra emoziona­la landuko dute.

Izena eman behar da
Ikastaroa asteazkenetan izan­go da, datorren astean hasita: aza­roak 5, 12, 19, 26 eta aben­duak 3 (Auzo Udalean).·Ordutegia: 15:00-17:00. Izena eman behar da: 943 55 10 00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!