Juan Miguel Orkolagak metereologiari asko eman zion, eta hori da AEMET agentziak erakutsi nahi duena. Horregatik, bere heriotzatik 100 urte bete direnean, ez dute zalantzarik egin, omenaldia antolatzeko: «goraipatu nahi dugu, Orkolagak metereologiari eman ziona, Igeldoko Behatokia sortuta; eta arrantzaleen eta itsas gizonen mesedetan egin zuen lana, bere iragarpenekin, haiek salbatzeko».
Aita Orkolagaren ahalmena nabarmendu dute antolatzaileek: «bere kasa ikasi zuen zientziaz zekien guztia, eta oso fidela zen, bere ideiekin eta Jainkoak markatutakoarekin: arrantzaleen bizitza salbatu behar zuen».
Erakusketa Biterin, hurrengo igandera arte
Aita Orkolaga nor zen eta zer egin zuen ezagutzera emateko, erakusketa jarri dute Biterin. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara dago ikusgai. Bertan, Aita Orkolagaren liburu eta artikuluak, gertakizunen argazkiak eta bere bizitzaren pasarteak ikusi ahal izango dituzte herritarrek.
Besterik ere egongo da, metereologian erabiltzen diren tresnak: plubiometroak, nobografoak, termohidrografoak, psikometroak... Baina bereziki bat izango da garrantzitsua: Orkolagak berak erabili zuen barografo bat.
Ekaitzekin, lotura estua
Metereologo gisa, oso harreman estua izan zuen Orkolagak, ekaitza, denborale eta galernekin: «horiek iragartzeko prozedura bat sortu zuen, lekuko obserbazioan oinarritzen zena. Baina bere anaia Pedrori eta Manuel Iriondo apaizari erakutsi zien soilik».
Horrekin lotuta, bideo emanaldia egingo dute datorren asteazkenean, Biterin: La tormenta perfecta filma. Arratsaldeko 19:30etan izango da, eta ondoren, tertulia eta mahai ingurua egingo dituzte.
Meza eta kontzertua, omenaldia bukatzeko
Omenaldiko ekintzei itxiera emateko, San Joan Bataiatzailea elizan ekitaldia antolatu dute, datorren igandean. Meza emango dute 12:00etan, parrokiako abesbatzak lagunduta. Eta segidan, omenezko kontzertua eskainiko du Ozenki abesbatzak.
AITA ORKOLAGARI OMENALDIA
Azaroak 9 arte, Metereologia erakusketa, Biterin, 18:00-20:00.
Azaroak 5, Galerna, la tormenta desconocida filmaren emanaldia Biterin, 19:30. Ondoren, tertulia eta mahai ingurua.
Azaroak 9, Meza eta Ozenkiren kontzertua, San Joan Bataiatzailea elizan, 12:00etatik aurrera.